XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Handia banintz...
Pena ematen du, ez da?
Ea, ideia bat daukat, dei egin diezaiogun, ea, ea... Baina nola? Mmmm.
Badakit!
Ni Maitagarria naizenez, majiaren bidez zertxobait handi dezaket!
Ez al da hala?
Dei egin diezaiogun.
Antton, Antton!
Ez du entzuten, ozenkiago dei egin diezaiogun.
Antton, Antton!
Oraingo honetan ez dut ezer ere hautsi, ez ditut gozoki asko jan eta hortzak garbitu ditut eta...
Zu ez zara nire ama!
Haurrok, nor da hau?
Nola?
Zer?
Nire ama dela?
Gezurra!
Hau ez da nire ama!
Ezetz!
Oso gezurtiak zarete.
Ez duzue ezertarako balio.
Baina nire arazoak ez du irtenbiderik!
Bizi guztirako txikia izango naiz.
Zu lasai jar zaitez eta ez mugitu.
Gaurko ume hauek ez dakite geldi egoten!
Ez da, haurrok?
Begira, horko hori ere mugitu egiten da.
Geldi egoteko!
Bueno, majia burutzeko zuen laguntza beharko dut.
Haurrok, nirekin batera
Ea ba.
Bat, bi eta hiru.